jueves, 31 de diciembre de 2009

KASU ERREALAK NON NAHI

Hona hemen anorexia pairatu duen emakume baten istorioa.
Bideoa YOU TUBE-tik atera dut:

sábado, 26 de diciembre de 2009

ANOREXIA- NOT SO GLAMOROUS

Interneten beste bideo hau topatu dut, beti bezala anorexia eta bulimia sahiesteko helburua du.Ingeleses dagoen arren oso ondo ulertzen da eta irudiak oso deigarriak iruditu zaizkit.Bideoa you tubetik ateratakoa da:

viernes, 25 de diciembre de 2009

BENETAKO ISTORIOA

Anorexiaz hitz egiterakoan garrantzitsua da gaixotasun honen ezaugarri psikologikoak zeintzuk diren jakitea, era horretan anorexia duen pertsona bat identifikatzeko erraztasunak edukiko ditugu eta beraz laguntzeko aukera. Hala ere, are garrantzitsuagoa iruditzen zait kasu errealen bat jakitera ematea, honela kontura gaitezke ez dela txantxetan hartzeko kontua. Hona hemen interneten topatutako istorio baten zatia:


TRISTE DESENLACE DE JOVEN ANOREXICA

Cuando Andrea Carolina Carrió Rojas escribió en su Fotolog “deseo que acabe Agosto rápido”, nadie sospechó que esa petición se haría realidad al pie de la letra. Al día siguiente, mientras chateaba con una de sus mejores amigas, sufrió un paro cardiorrespiratorio que inevitablemente le costó la vida, dejando un gran dolor en sus familiares y cercanos.
¿La razón? Una temible enfermedad de trastornos alimenticios denominada anorexia.
Durante 6 meses aproximadamente, estuvo padeciendo este mal que la llevó a pesar 40 kilos, lo cual según el IMC (Índice de Masa Corporal) estaba demasiado distante de lo normal para su estatura y edad, que debía ser entre 54 y 66 kilogramos.


Andrearen istorioa osorik irakurri nahi baduzue hau da web orriaren helbidea:

http://cronicas-craneadas.blogspot.com/2007/09/crnica-9-anorexia-andrea-carri.html




miércoles, 23 de diciembre de 2009

ARTIKULU INTERESGARRIA

Francia podría prohibir la promoción de la extrema delgadez:
El mundo de la moda está recibiendo cada vez más quejas de las
asociaciones de afectados por anorexia y bulimia, casi todos los países están tomando medidas para que las modelos de pasarela y publicidad no parezcan enfermas terminales. Pero siempre queda la duda de saber si estamos haciendo todo lo posible.
El parlamento francés prepara una ley que podría llevar a los tribunales a los responsables de publicidad en la que se incite a la delgadez extrema. Los afectados serían revistas de moda, anunciantes y páginas web, entre otros. Expertos de la industria de la moda afirman que, si la ley llega a hacerse efectiva, podría conllevar unas medidas que no tendrán el apoyo de los famosísimos modistos franceses.
Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue hau da linka:

domingo, 13 de diciembre de 2009

ANOREXIARI IRTENBIDEA EMAN

Anorexian jaustea gaur egun ez da hain arraroa, izan ere herrialde aberatsetan nerabe anitzek pairatzen duten gaixotasuna da. Baina zer egin edo nora joan behar dugu arazo honi aurre egiteko?
Euskal Herrian badaude gaixotasun hau sendatzen laguntzen duten hainbat elkarte. Horietariko bat Acabe Bizkaia da; elikadura- ondoezez gaixotutako pertsonaz eta haien senideez osatutako elkartea da eta 1995 ean sortu zen. Bere ereserkia nolabait esatearren “Ez ezazu bakardadean bizi, zu entzuteko prest gaude”da.
Beraien helburu nagusiak 3 dira:
1. Behar duenari argibideak eta aholkuak erraztarazi
2. Gaixoen eta euren familien bizi- kalitatea hobetu
3. Informazioa zabaldu, gizartea aurrezaindu eta sentikortu

Blog hau bisitatzen duzuen guztioi gonbidapena egiten dizuet beraien web orrialdea bisitatzeko eta arazo hau pairatzen duen norbait ezagutuz gero elkarte honen berri emateko aukera izango duzue, era horretan egoera horretatik ateratzen lagun diezaiokezue.

Acabe Bizkaiaren web orriaren helbidea: http://www.acabebizkaia.com/web/

ANOREXIA ETA BULIMIARI BURUZKO ERREALITATEA

Hementxe aurkezten dut anorexia eta bulimiari buruzko bideo interesgarri bat. Blog hau anorexia gaia tratatzen du batez ere, baina bi gaixotasun hauek oso erlazionatuta daudenez beraien artean, eta adin tarte bereko pertsonei erasotzen dienez interesgarria iruditu zait bideo hau hemen jartzea. Bertan anorexia eta bulimiari buruzko datu esanguratsuak ematen dira eta irudiak deigarriak dira.



miércoles, 9 de diciembre de 2009

ESALUD :TELEMEDIKUNTZA

Wikipedian esalud bilatuz gero, beraren definizioa, onurak eta esalud- en bidez eskainitako zerbitzuak agertzen dira. Hiru puntu horiek funtsezkoak dira esalud zer den argi edukitzeko.
Bertan historial elektroniko medikuak, gune birtualak osasunari buruz eta beste hainbeste zerbitzu eskaintzen dira, hauek etorkizun baterako oso interesgarriak izango lirateke guk jorratuko dugun medikuntza errazagoa izan dadin eta pazienteekin hobeto komunikatzeko.
Beraz telemedikuntza zer den eta nola erabil dezakegun jakitea komenigarri zaigu, horretarako wikipedian eskainitako informaziora jotzea besterik ez dugu egin behar. Hementxe dago linka:
http://es.wikipedia.org/wiki/ESalud

sábado, 5 de diciembre de 2009

ANOREXIA ETA BULIMIA

Azken 20-25 urteetan, gorputz-irudiarekiko balorazioa zeharo aldatu da. Alde batetik, askoz garrantzi handiagoa ematen zaio gorputz-irudiari; bestetik, duela urte batzuk emakumeen gorputz-forma eta kurbak ederrak eta emetasun-ikur ziren, baina gaur egun gehiago estimatzen dira ia formarik gabeko gorputz oso argalak.
Horrek, beste hainbat faktorerekin batera, elikadura-nahasteak areagotzea ekarri du. Adin guztietan eta gizonetan azal badaitezke ere, emakumezko nerabeak dira gaixotasun hauek gehien pairatzen dituztenak.
Anorexia edo bulimia dutenen ezaugarri psikologikoak hauek dira:
1.Autoestimu txikia: beren buruari buruzko pentsamendu negatiboak.
2.Gorputz-irudiarekiko izugarrizko kezka eta pertzepzio okerra: oso argalak egon arren, gizen ikusten dute beren burua.

3.Gizentzeko izugarrizko beldurra.
4. Elikatze-ohitura bitxiak: otorduak behar bezala ez errespetatzea; janaria gehiegi zatitzea, etab.
5.Janariekiko gehiegizko kezka.
6.Suminkortasuna, depresioa.
7.Perfekzionismoa, neurri batean.
Anorexia eta bulimiak sortzen dituzten ondorio fisiologikoak eta gaixotasun hauek saihesteko aholku guztiak zeintzuk diren jakin nahi baduzu joan helbide honetara:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=10427