Azken 20-25 urteetan, gorputz-irudiarekiko balorazioa zeharo aldatu da. Alde batetik, askoz garrantzi handiagoa ematen zaio gorputz-irudiari; bestetik, duela urte batzuk emakumeen gorputz-forma eta kurbak ederrak eta emetasun-ikur ziren, baina gaur egun gehiago estimatzen dira ia formarik gabeko gorputz oso argalak.
Horrek, beste hainbat faktorerekin batera, elikadura-nahasteak areagotzea ekarri du. Adin guztietan eta gizonetan azal badaitezke ere, emakumezko nerabeak dira gaixotasun hauek gehien pairatzen dituztenak.
Anorexia edo bulimia dutenen ezaugarri psikologikoak hauek dira:
1.Autoestimu txikia: beren buruari buruzko pentsamendu negatiboak.
2.Gorputz-irudiarekiko izugarrizko kezka eta pertzepzio okerra: oso argalak egon arren, gizen ikusten dute beren burua.
3.Gizentzeko izugarrizko beldurra.
4. Elikatze-ohitura bitxiak: otorduak behar bezala ez errespetatzea; janaria gehiegi zatitzea, etab.
5.Janariekiko gehiegizko kezka.
6.Suminkortasuna, depresioa.
7.Perfekzionismoa, neurri batean.
Anorexia eta bulimiak sortzen dituzten ondorio fisiologikoak eta gaixotasun hauek saihesteko aholku guztiak zeintzuk diren jakin nahi baduzu joan helbide honetara:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=10427
sábado, 5 de diciembre de 2009
ANOREXIA ETA BULIMIA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario