miércoles, 20 de enero de 2010

ANOREXIA GAINDITZEKO LAGUNTZA

Artikulu honetan azaltzen da zein den anorexia gainditzeko erarik onena eta bertan zenbait aholku ematen dira, hala nola, ispiluak kentzea. Hau da artikuluaren zati bat, baina osorik irakurri nahi izanez gero behean jarriko dut linka:

Existen muchas maneras de tratar los trastornos alimenticios como son la bulimia y la anorexia. Dado que el origen de estas enfermedades es debido a muchos factores, lo mejor es el trabajo conjunto de diferentes técnicas de ayuda para así abarcar todos los aspectos del problema.

En general los especialistas se desempeñan dentro de equipos interdisciplinarios y buscan la recuperación del paciente mediante la reeducación nutricional y el tratamiento de los conflictos psicológicos que desencadenaron el problema y los que quedaron a causa de este.

Luchar contra estas enfermedades no es tarea fácil, la fuerza de voluntad no es suficiente, para salir victoriosas de tal batalla se necesita la colaboración de todos.


http://www.femenino.info/05-02-2008/actualidad/ayuda-para-superar-la-anorexia

martes, 19 de enero de 2010

ANOREXIATIK IRTETZEKO LAGUNTZA

Badaude leku ugari zeinetan anorexia eta bulimia duten pertsonei laguntzen dietenak. Horietariko bat Bilbon dago eta bertan terapia ugari eskeintzen dituzte. Leku hau oso interesgarria izan daiteke, izan ere anorexia pairatzen duten pertsonek ez dira sendatuko soilik pisua irabaziz, burruka gogorra da eta adituen laguntza izatea ez dago inoiz soberan.

Hemen duzue Bilboko zentru honen web orria bisitatzeko linka:
http://www.centro-psicologia.com/es/alimentacion.html

lunes, 18 de enero de 2010

FAMATUEN ZORITXARRA

Famatuek eragin handia izaten dute nerabeengan. Izan ere askotan famatu batek nola jansten duen kontuan hartu dugu gure arropak erosterako orduan. Honek arazo larria suposa dezake, pentsa milaka eta milaka nerabeek aktore eta modelo asko miresten dituztela eta beraien antzera jokatzeko joera izaten dutela askotan.
Moda kontuan soilik miretsiko bagenitu ez litzateke arazorik egongo, baina arazoa famatuek anorexia bezalako gaixotasunen bat pairatzen dutenean dator. Orduan, famatu horren milaka eta milaka miresle diren nerabeekberak egiten duen ontzat har dezakete eta beraiek ere anorexian jauzi.
Nik Mary Kate Olsenen adibidea jarriko dut, izan ere, aktore gazte hau film ugari egin ditu eta nerabeengatik oso miretsia den neska da. Zoritxarrez duela urte bete edo jakin zen Mary Kate anorexia pairatzen zuela nork daki zenbat nerabek zaiatu diren Mary Kate imitatzen?

Hemen eskeintzen dizuedan Mary Kati buruzko bideoa You Tubetik ateratakoa da:


domingo, 17 de enero de 2010

ANOREXIA BIDEOA

Berriz ere You Tubetik ateratako bideoa da eta nahiz eta letra beste hizkuntza batean egon ez dago arazorik ulermen aldetik:

sábado, 16 de enero de 2010

PRO ANA ETA PRO MIA

Badaude Interneten hainbat web orri anorexia eta bulimia bezalako gaixotasunak izatera bultzatzen dutenak. Bertan edonork irakur dezakeen artikuluak ageri dira eta benetako gezurrak esaten dira, hala nola, anorexia eta bulimia bizitza modu bat dela. Hona hemen web-ean aurkitutako paragrafo bat:

BIENVENIDAS PRINCESAS

Este blog a sido creado especificamente para personas pro ana y pro mia si no estas segura de lo que eres o eres menor porfavor abandona este sitio ya que no me hare responsable de lo que te pueda pasar y mucho menos de tus decisiones, ya que ser ana no es moda es un estilo de vida!!!

Benetan uste duzue horrelako blog-ak sortzea zilegi dela? Hemen duzue blog honen linka bisitatu nahi izanez gero, horrela ikusiko duzue zelako astakeriak esaten diren:
http://ana-princess-love.blogspot.com/

viernes, 15 de enero de 2010

ANOREXIA ISTORIOA

You Tuben aurkitutako bideoa da, telebista programa batean anorexia izan duen neska baten istorioa kontatzen da.

miércoles, 6 de enero de 2010

BULIMIAREKIN BURRUKAN

Bideo honetan, bulimia eta anorexia izan dituen neska batek bere istorioa kontatzen du, ikusten duzuen moduan gure gaurko gizartean anorexia eta bulimia non nahi aurki ditzazkegu.
Hemen duzue, beraz bideoa, You Tubetik jaitsitakoa da:

martes, 5 de enero de 2010

RUTH- EN ISTORIOA

Ruth neska altua da, eta polita dela esaten dute, betidanik modelo izateko ametsa izan du. Baina beti izan ditu konplexu asko eta gainera bere lehengusinarekin konparatzen da. Hau ere oso neska liraina da eta modelo ere izateko ametsa izan du. Arazoa hasi zen bere lehengusina modelo izateko agentzia batean hartu zutenean eta bera ez. Ruth 15 urte zituen garai hartan, 1.72m neurtzen zituen eta 54 kilo pisatu, beraz, bera ez zen inoiz lodi ikusi momentu horretara arte. Hori dela eta dieta gogorrago bat egiten hasi zen, 1500 kaloriakoa, gainera kirol apur bat egiten zuen eta argaltzeko te berezi bat hartzen zuen. 52 kilotan egotea lortu zuenean bere lehengusinak berak lan egiten zuen agentziara eraman zuen eta oraingoan Ruth onartu zuten. Hala ere zoriontasun hori ez zuen asko iraun. Izan ere, 3. edo 4. argazki sesioan argazkilariak esan zion “linea zaindu ” behar zuela, apur bat lodi zegoelako. Haserre etxera iritsi zenean bere amari kontatu zion eta honen umorea ona ez zenez, lanetik bota zutelako, argazkilariak arrazoi zuela esan zion. Orduan Ruth bere logelara joan zen negarrez eta bonboi kaxa oso bat jan zuen, baina bere buruarekin oso txarto sentitu zen eta botaka egin zuen odoletan hasi zen arte.
Horrela jausi zen bulimian 49.5 kilo izatera irits izen, gero kokaina hartzen. Gaur egun 19 urte ditu 42.5 kilo pisatzen ditu, gurasoak bere erruagatik dibortziatu dira, lagunik gabe gerat uda, modelo agentziatik kaleratu dute argalegi egoteagatik. Supermerkatu batean lan egiten du eta anorexi aduen neska batekin bizi da ia ordaindu ezin duten pisu ziztrin batean. Bere kontaeraren amaiera honako hau aipatzen du: “salid de este infierno en el que yo estoy atrapada!”

Istorio osoa irakurri nahi baduzue hau da helbidea:
http://www.pandeblog.org/bulimia-cocaina-y-modelaje/

lunes, 4 de enero de 2010

DANIELA: Anorexia, Bulimia, Autolesioak eta Amenorrea

Daniela, 17 urte dituen neska da. 14 urte zituenetik arazoak izan ditu janariarekin. Danielak benetan sentitzen zuen bera bezalako pertsona ez oso argalak ez zirela guztiz onartzen. Beraz 1.55 m neurtzen zituen neska honek eta 59 kilo pisatzen zituenak helburu bezala ezarri zion bere buruari 35 kilo izan arte argaltzea, helburu hau 6 hilabetetan lortu zuen, egunero 500 abdominal egiten zituen. Pisuko orratza igotzen zenean, bere buruari zigorrak ezartzen hasi zen, era horretan 6 edo 8 eguneko baraualdiak egitera iritsi zen, eta askotan besoak mozten zituen aurkitzen zuen lehenengo gauzarekin. Berak dionez ziringekin bere besoetako odola ateratzeak izugarrizko gozamena suposatzen zuen, izan ere, era horretan pisua irabazi izana barkatzeko modua zen.
Istorio askoz ere luzeagoa da eta benetan gauza ikaragarriak kontatzen ditu. Gehiago irakurri nahi baduzue hau da linka:

http://www.pandeblog.org/daniela-anorexia-bulimia-autolesiones-y-amenorrea/

domingo, 3 de enero de 2010

ANDREAREN ISTORIOA

Andrea beti izan da neska lirain eta ederra, 13 urte zituenean, klaseko lagunek gorputz polita zuela esaten zioten eta bera oso gustora sentitzen zen. Egun batean, telebistan modelo eskola batera sartzeko proba batzuetarako deialdia ikusi zuen, deialdi hori bere herrian egingo zen. Amari bertara hurbiltzeko eskatu zion eta inolako zalantza barik Andrea modelo izateko hautatu zuten. Hasieran dena nahiko ondo joan zen, baina denbora pasa ahala modelo eskolako irakasleek pisuz jaisteko eskatu zioten eta hor hasi zen bere obsesioa janariarekiko. Gaur egun Andrea 16 urte ditu 1.63cm neurtzen ditu eta 44 kg besterik ez du pisatzen. Hala ere, eta zorionez sendatzeko bidean da.

Hemen kontatu dizuedan istorioa ez dago osorik, baina istorio osoa irakurri nahiez gero hementxe duzue linka:
http://www.pandeblog.org/la-historia-de-andrea-anorexia-y-moda/






viernes, 1 de enero de 2010

ELLE- REN BURRUKA ANOREXIAREKIN

Bideo honek izugarri hunkitu nau, izan ere gauzak Ellerentzat ez dira bat ere ez ondo atera. Neska liraina zen, dena zeukan bizitzan, baina anorexiak guztia eskuetatik kendu zizkion.
Ikusi bideoa, benetan, zer pentsatu ematen du, oso ondo dago. You tubetik ateratakoa da.