Daniela, 17 urte dituen neska da. 14 urte zituenetik arazoak izan ditu janariarekin. Danielak benetan sentitzen zuen bera bezalako pertsona ez oso argalak ez zirela guztiz onartzen. Beraz 1.55 m neurtzen zituen neska honek eta 59 kilo pisatzen zituenak helburu bezala ezarri zion bere buruari 35 kilo izan arte argaltzea, helburu hau 6 hilabetetan lortu zuen, egunero 500 abdominal egiten zituen. Pisuko orratza igotzen zenean, bere buruari zigorrak ezartzen hasi zen, era horretan 6 edo 8 eguneko baraualdiak egitera iritsi zen, eta askotan besoak mozten zituen aurkitzen zuen lehenengo gauzarekin. Berak dionez ziringekin bere besoetako odola ateratzeak izugarrizko gozamena suposatzen zuen, izan ere, era horretan pisua irabazi izana barkatzeko modua zen.
Istorio askoz ere luzeagoa da eta benetan gauza ikaragarriak kontatzen ditu. Gehiago irakurri nahi baduzue hau da linka:
http://www.pandeblog.org/daniela-anorexia-bulimia-autolesiones-y-amenorrea/
No hay comentarios:
Publicar un comentario