Anorexia gaur egungo gizartean modan dagoen gaixotasuna da. Batez ere neska gazteek pairatzen dute, baina hala ere, edonork ikus dezake bere burua harrapaturik gaixotasun honetan.Behin anorexian jauzita ez da bat ere ez erraza bertatik ateratzea eta askotan ondorioa larri eta itzulezinak izaten ditu garaiz tratatzen ez bada.
Hala ere, anorexiak badu zirrara berezi bat batez ere nerabeetan, hau da, adin hauetan badirudi itxura fisiko "lirain" bat izateak gizartean onartuago zaudela suposatzen duela.
Blog honen helburua anorexiaren benetako aurpegia ezagutzea da. Izan ere, anorexiak ez du suntsitu besterik egiten, ez zaitu ez lirainago ezta zoriontsuago egingo, beraz ez zaitez harrapatzen utzi, zure burua suntsi dezake eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario